Beste langile bat hil da gaur Euskal Herrian, istripuan. Lizarran (Nafarroa) gaurkoa. Zuhaitz batetik erori da, Zaldu kalean, kimatzen ari zela. 57 urteko gizonezkoa da hildakoa.
16:24an izan da ezbeharra, foruzainek jakinarazi dutenez.
LAB sindikatuak egindako kontaketaren arabera, Urtea hasi denetik Euskal Herrian 47 lagun hil dira lan istripuren batean. Iaz guztira 126 izan ziren hildakoak.
Lan istripua
Langile bat hil da Lizarran, zuhaitz batetik erortzean
57 urteko gizonezkoa zuhaitzak kimatzen ari zen. Arratsaldean izan da ezbeharra. Urtea hasi denetik 47 lagun hil dira lan istripuetan Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu