Langile bat hil da eta beste bat larri zauritu gaur 15:15ak aldera Mutiloabeitin (Nafarroa) izandako lan istripuan. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, istripua, antza, indusmakinaren palako zati bat makinatik desegitean gertatu da, bi langileak azpian harrapatu dituelako. Ecai y Andueza eraikuntza enpresakoak dira biak.
Unean bertan hil da C.A.R. gizonezkoa (41 urte, Iruñea). Zauritutakoa 30 urte inguruko gizonezkoa da eta Nafarroako Ospitalera eraman dute. Bularraldean-eta traumatismoa du.
Heriotza hori kontuan hartuta, hamar dira dagoeneko urtea hasi denetik Euskal Herrian lan istripuz hil diren langileak.
lan istripuak
Langile bat hil da Mutiloabeitin, istripuan
Hildakoa Iruñeko gizonezkoa da eta 41 urte zituen. Beste langile bat larri zauritu da. Euskal Herrian aurten dagoeneko hamar langile hil dira istripuetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu