Lan istripua

Langile bat hil da Oñatin bobina batek azpian hartuta

Hijos de Juan de Garay enpresan gertatu da ezbeharra. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Osalan Jaurlaritzako Lan Segurtasunerako Institutua. Gaur enpresa itxi egin dute eta bihar lanuztea egingo dute. ELAk eta LABek elkarretaratzea egingo dute bihar eguerdian.

2007ko martxoaren 21a
17:32
Entzun
Goizeko seiak pasatxo zirela gertatu da ezbeharra: Oñatiko (Gipuzkoa) Hijos de Juan de Garay enpresan beharrean ari zen 40 urteko Rafael Z. T.ri bobina bat amildu zaio gainera, eta hark zapalduta hil da. Gertatutakoa ikertzen ari da Osalan.

Gaur enpresa itxi egin dute eta bihar lanuztea egingo dute langileek, dolua agertzeko eta segurtasuna ez dela behar bezala bermatzen salatzeko. Bihar eguerdian, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute lantoki atarian ELAk eta LABek antolatuta, eta, ondoren, manifestazioa egingo dute herrian.

Hijos de Juan de Garay enpresan 370 lagun inguruk lan egiten dute, eta automozioko altzairuzko hodiak egiten dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.