Joan den larunbatean, 12:45ak inguruan kontainer baten barrukaldea garbitzen hasi zenean gertatu zen ezbeharra. Barruko zaborra atera ondoren gorputz erdia barrura sartu eta garbitzen hasi zen langilea . Ontziaren tapa gainera erori eta momentuan zendu zen.
Osalan Eusko Jaularitzaren Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak gaur kaleratu duen txostenaren arabera, 46 urteko langileak Nervacero lantegiak azpikontratatutako Servicios Siderurgicos Integrales, S.L. enpresarentzat egiten zuen lan.
LAN ISTRIPUA
Langile bat hil da Trapagaranen, garbiketa lanak egiten ari zenean
Langile bat zendu zen joan den larunbatean Trapagaranen (Bizkaia), Nervacero enpresako kontainer bat garbitzen ari zela. Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak gaur jakinarazi duenez, ontziaren tapak azpian harrapatu zuen gizonezkoa eta unean bertan hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu