Lan istripuak
Langile bat hil da Zornotzan, pale batek azpian hartuta
Kamioi bat deskargatzen ari zen behargin bat hil da Zornotzan (Bizkaia), pale batek azpian hartuta. Baserri baten berritze lanetarako materiala deskargatzen ari zen, eta palea gainera etorri zaio.
Zornotzako Dudeako San Migel kalean ari zen I.F.J. kamioia deskargatzen, eta bat-batean, ibilgailuan zegoen paleetako bat gainera amildu zaio. Kolpea oso handia izan da, eta segituan hil da langilea. Larrialdi zerbitzuetako kideek hilda zegoela egiaztatu besterik ezin izan dute egin. Osalaneko teknikariak istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu