Lan itripua

Langile bat larri zauritu da Donostian, orga jasotzaile batetik erorita

Donostiako Ospitaleko zainketa intentsiboen gunean ingresatu dute. Mantenimendu eta konponketa lanetan ari zen Martutene auzoko Gaes enpresan, eta autonomoa da.

2008ko apirilaren 22a
15:42
Entzun
58 urteko gizonezko bat larri zauritu da gaur goizean, hamarrak laurden gutxi aldera, Donostiako Gaes enpresan lanean ari zela. Osalanek agertu duenez, istripua izan duen E.L.Z. eta beste lankide bat hiruzpalau metrora dagoen solairuarteko batera igo behar zituzten ohol handi batzuk. Horretarako, orga jasotzaileak jarri dituzte oholak, eta E.L.Z. haien gainean jarri da erori ez zitezen. Horretan ari zirela, ordea, zamak alde batera egin du, eta langile erori egin da bi metro eta erdi inguruko altueratik. Oso larri zauritu da.

E.L.Z.k mantenimendu eta konponketa lanak egiten ditu Gaesen, eta autonomoa da. Osalanek nabarmendu du orga jasotzailean gainera igotzea debekatzen duten irudiak daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.