48 urteko langile bat larri zauritu da gaur arratsaldean Orion (Gipuzkoa), Thalassa enpresan izandako sutean. Hanketan eta aurpegian erredurak izan ditu, eta herriko futbol zelaia eraman dute anbulantzian. Hortik Gurutzetako ospitalera eramango dute, Barakaldora (Bizkaia).
Bostak baino pixka bat lehenago sortu da sua, eta oraindik ez dakite zergatia. Pabilioiaren barrualdea erre da.
Orioko Arraun Elkartearen egoitzaren ondoan dago Thalassa, Aiarako bidean, eta han inguruko etxe bat jendez hustu egin dute, badaezpada.
lan istripua
Langile bat larri zauritu da Orion, Thalassa enpresako sutean
Hanketan eta aurpegian erredurak dauzka. Arratsaldean sortu da sua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu