Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gaur goizean lan istripua izan da Abartzuzan (Nafarroa). Abere haztegi batean lanean ari zen langile bat hiru metrotik erori da, eta horren ondorioz oso larri dago. 30 urte ditu.
Denbora gutxian Nafarroan izan den bigarren lan istripua da hori. Larunbatean 64 urteko Antsoaingo bizilagun bat hil zen Ihabenen (Nafarroa) egurra mozten ari zela. Gorpua atzo goizaldean aurkitu zuten, familiak etxera ez zela itzuli ohartarazi ondoren. Basoan beregain aritzen zen lanean. Pagoa erorita hil dela jakinarazi dute larrialdi zerbitzuek.
LAN ISTRIPUAK
Langile bat oso larri dago, Abartzuzan hiru metrotik erorita
Larunbatean Antsoaingo gizon bat hil zen egurra mozten ari zela pagoa gainera erorita, Ihabenen, Basaburuan. Basoan aritzen zen, beregain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu