Lan istripua

Langile bat oso larri zauritu da A-8an, Zarautz eta Zumaia artean

Errepideko mantentze lanetan ari zen, ibilgailu batek jo duenean. 48 urteko gizonezko bat da zauritua, Azpeitikoa (Gipuzkoa)

2007ko ekainaren 19a
16:19
Entzun
A-8 errepidean, Zarautz eta Zumaia artean (Gipuzkoa), bide bazterreko sastrakak garbitzen ari zen langile bat oso larri zauritu da gaur goizean, kamioi batek eragin duen istripu baten ondorioz.

Donostiarako noranzkoan gertatu da ezbeharra, 11:30 inguruan: sastrakak garbitzen ari zirenlangileek bazterbidean zuten aparkatuta seinalizazio furgoneta, eta, halako batean, kamioi artikulatu bat bidetik atera da, furgoneta jo, eta langilea harrapatu du azpian furgonetak. Kolpe handiaren ondorioz, 48 urteko JM.S.I. azpeitiarra oso larri zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute.

Auto pilaketak eragin ditu ezbeharrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.