Lan istripu larria gertatu da bart goizaldean Olatzagutiko (Nafarroa) Akinorruti industrialdeko enpresa batean: lau metroko diametroko brida bat gainera erori zaio 55 urteko C.H.P. langileari, eta oso larri zauritu du. Traumatismo ugari ditu, besteak beste, larritasun handi bat garezurrean.
Nafarroako Gobernuko iturriek agertu dutenez, 04:24 inguruan gertatu da ezbeharra, langilea errota eoliko baten zutabea margotzeko prozesua amaitzen ari zenean. Errota eolikoak egiten dituzte ezbeharra gertatu den enpresan.
Zauritua Iruñean, Nafarroako Ospitaleko zaintza intentsiboen gunean, ingresatu dute.
Bestalde, Osalan Jaurlaritzako Lan Osasunerako erakundeak jakinarazi duenez, Astigarragan (Gipuzkoa) bihotzekoak jota hil da langile bat.
Lan istripuak
Langile bat oso larri zauritu da Olatzagutian
4 metroko diametroko brida bat gainera erori zaio goizaldeko lau eta erdiak aldera, errota eoliko baten zutabea margotzen ari zela. Nafarroako Ospitaleko zaintza intentsiboko gunean ingresatu dute 55 urteko C.H.P. Astigarragan, berriz, lanean ari zela bihotzekoak jota hil da langile bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu