Lan istripua
Langile bat zauritu da Abadiñon beharrean ari zela
31 urteko gizonezko batek istripua izan du Abadiñoko (Bizkaia) Estampaciones Vizcaya enpresan lanean ari zela, eta Galdakaoko erietxera eraman dute zauri larriekin. Zehazki, pieza batek besoa zanpatu dio.
Ondorioz, gorputzeko atal horretan dauzka zauririk larrienak. Oraindik ez dago argi istripua zergatik eta nola gertatu den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu