Lan istripua
Langile bat zauritu da hiru metro eta erdiko altueratik behera erorita
Behargin bat zauritu da Santurtzin (Bizkaia), hiru metro eta erdiko altueratik behera erorita. DYA elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lan istripua arratsaldeko hiruak aldera gertatu da. Antza denez, Barakaldoko (Bizkaia) 34 urteko behargina aldamiotik erori da lanean ari zela.
Erorketaren ondorioz M.S.R barakaldoarra zauritu egin da eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Langileraen egoera diagnostiko erreserbatukoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu