51 urteko gizonezko bat zauritu da Santurtzin (Bizkaia) eraikin batean lanean ari zela 5 metrotako altueratik erortzean. Istripua goizeko zortzietan gertatu da Santurtziko Jose Migel Barandiaran kalean. Behargina eraikin batean lanean ari zela andamiotik lurrera jausi da, Herrizaingo Sailak eta DYAk adierazi dutenez.
Langilea Portugaletekoa da eta diagnostiko erreserbatuko zauriekin Gurutzetako Ospitalera eraman dute.
Lan istripua
Langile bat zauritu da Santurtzin 5 metroko altueratik erorita
Diagnostiko erreserbatuko zauriekin eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu