Lan istripua

Langile bat zauritu da Zaratamon hondeamakinaren kateak hankak harrapatuta

Hogei urteko gaztea lanean ari zen Zaratamoko (Bizkai) enpresa batean hondeamakina baten kateak hanketatan jo duenean. DYA elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, hondeamakinaren katea askatu egin da eta hankan harrapatu dizkio zauriak eraginez.

2006ko azaroaren 2a
19:08
Entzun
Lan istripua 14:45 inguruan gertatu dela azaldu du DYA elkarteak. Ordu horretan, J.R.B 20 urteko behargin gaztea lanean ari zen Zaratamoko enpresa batean. Hondeamakina bateko katea askatu egin da eta hankak harrapatu dizkio.

DYA elkarteko anbulantziak artatu du zauritutako langilea eta ondoren erietxera eraman dute. Bertan, egoera hobean ospitaleratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.