Lan istripu batean 50 urteko gizonezko bat hil zen atzo goizean, Heletan (Baxenabarre). Sudouest kazetaren arabera, EDF Frantziako argindar konpainiaren elektrika habe batean ari zen lanean, lurretik hamar metroko altuerara. Kable bat mozten ari zela, argindar habea erori eta harekin batera jausi zen gizonezkoa. Hormigoizko zutoina haren gainera erorita zuela atzeman zuten larrialdi zerbitzuek, hilda.
Baionako prokuradoreak ikerketa bat abiatu du elektrika habea zergatik erori zen ikertzeko. Izan ere, beheko oinarritik zegoen hautsita zutoina.