Bere lantokian urkatuta aurkitu dute 54 urteko gizonezkoa, Miarritzeko Square Habitat etxe agentziak Agilera auzoan duen bulegoan, Kazeta.info-k adierazi duenez. Bere lankideek topatu zuten astearte honetan, goizeko bederatzi eta erdietan, lanera sartzerakoan. Hildakoak gutun bat utzi zuen idatzita mahai gainean. Bertan, laneko arazoak aipatzen zituen, bere buruaz beste egiteko arrazoiak azaltzeko orduan.
Itxuraz, baziren zenbait hilabete lan harreman zailak zituela. Frantziako Poliziak ikerketa zabaldua du gertatuak argitzeko.
Familia guziz hunkiturik agertu da gertatutakoarekin. Eta adierazi dute ez zutela horrelakorik gertatzea espero. Baina, azkenaldian nahikoa sarri aipatzen omen zituen laneko arazoak.
Gizartea
Langile batek bere burua urkatu du bere bulegoan, Miarritzen
54 urteko gizonezkoa astearte goizean aurkitu zuten euren lankideek. Gutun bat utzi zuen idatzita. Lanean zituen arazoak aipatzen zituen bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu