Lan istripua

Langile batek bi hankak moztu ditu Aretxabaletako enpresa batean izandako lan istripuan

Makina batek harrapatu dizkio hankak, belaunetik behera.

2007ko urriaren 31
17:08
Entzun
Lan istripu larria izan du gaur arratsaldean langile batek Aretxabaletako (Gipuzkoa) enpresa batean, istripua izan eta bi hanka moztu dituelako, belaunetik behera. Makina batek harrapatu dizkio hankak.

Hirurak baino zerbait lehenago gertatu da ezbeharra, Etxebarri auzoan.

Enpresara anbulantzia iritsi baino lehen lankide batek osasun zentro batera eraman du zauritua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.