Langile guztiek pilatu ahalko dute edoskitze baimena Hego Euskal Herrian

28 egun izan daitezke guztira. Espainiako Gobernuak Langileen Estatutuaren 37.4 artikulua aldatu du.

Edoskitzea
Emakume bat, bularra ematen. JUAN CARLOS CARDENAS / EFE
jakes goikoetxea
2023ko abenduaren 19a
17:30
Entzun

Berez, lehen ere bazegoen edoskitze baimena pilatzeko eskubidea, baina enpresa batzuek ez zioten langileari aukerarik ematen hala egiteko, aukera lan hitzarmenean jasota ez baldin bazegoen. Kasu horietan, enpresariekin hitzartu behar zuten hala egiteko eskubidea. Orain, Langileen Estatutuaren aldaketarekin, langile guztiek egin ahalko dute, lan hitzarmenean jaso gabe egonik ere.

Legearen arabera, langileek eskubidea dute lanetik ordubetez ateratzeko haurra zaintzeko, haurrak bederatzi hilabete bete arte (zenbait kasutan urtebetera arte); ordubete hori bitan ere banatu daiteke; eguneko lanaldiari ordu erdi murriztu; eta eguneko ordu hori pilatzeko aukera ere badago, egunak osatu arte. Espainiako Gobernuak Langileen Estatutuaren 37.4 artikulua aldatu du, eta aurrerantzean langile guztiek izango dute aukera denbora hori pilatzeko. 28 egun izan daitezke guztira. Baimen ordaindua da, eta amak eta aitak har dezakete, nahi badute aldi berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.