Langileen garapen profesionaleko ituna hitzartu du Osakidetzak sindikatuekin
GASTEIZ. Osakidetzak langileen garapen profesionaleko ituna hitzartu du CCOO, UGT eta LAB sindikatuekin. Langileen garapen profesionalerako sistema bat ontzen hasteko abiapuntu bat da, eta, itundutakoaren arabera, aurten bertan aparteko deialdi bat egitea da asmoa. Osakidetzak prentsa ohar batean adierazi du itun horren helburua dela langileen merituek eta esperientziak merezi duten aitortza izatea. ELA sindikatuak akordioaren aurka dagoela esan du. «Osakidetzak betikotu egin du garapen profesionalean ezarritako murrizketa», adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu