Gipuzkoako eraikuntzako greba

Langileen iduriko, onartezina da Adegiren azken proposamena

Gipuzkoako eraikuntzako langileek ez dute onartu Adegi patronalaren azken proposamena, hain zuzen ere, gaixo agirien ordainen gaia kanpoan utzi duelako. Goizean batzarrak egin dituzte langileek, eta grebari eustea erabaki dute. Nolanahi ere, arratsaldeko seietatik bilera batean dira Adegiko buruak eta sindikatuetako ordezkariak.

2004ko ekainaren 9a
19:12
Entzun
Hitzez esandakoa idatziz jasotzeko eskatu die behin eta berriz sindikatuek Adegiri. Sindikatuen iritzian, nahiko gai utzi dira alde batera, gaixo agirien ordainen puntua ere baztertzeko. Patronalari "harropuzkeriaz" jokatzea leporatu die, eta langileak indartsu daudenez, hausnarketa egiteko eskatu.

Lehen egunean bezala, negoziaketarekin sinesten dutela azaldu dute sindikatuek, eta horretan jarraituko dutela azpimarratu. Baina, greban jarraitzeko prest daudela argi eta garbi azaldu nahi izan dute.

Seietan hasita egiten ari diren bileran,gaixo agirien ordain sariaren puntua jasotzeko eskatzeko asmoa zuten sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.