Atxiloketak

Langraizen dauzkate atzo atxilotutako 'Haika-Segiko' zigortu gehienak

Espainiako Espetxe Zuzendaritzatik baieztatu dutenez, Langraizko (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzeletan daude denak. Ikuskizun dago Euskal Herritik kanpora eramango dituzten. Urtarrilaren 19an Espainiako Gorenak beren kontrako epaia eman zuenetik bilatze eta atxilotze agindupean zeuden 18 gazte atxilotu zituen atzo Ertzaintzak, guztiek batera agerraldia egin eta gero.

2007ko otsailaren 5a
14:57
Entzun
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Euskadi Irratiari esan dionez, Haika-Segi auzian zigortu eta atzo Ertzaintzak atxilotutako 18 gazteetatik gehienak Langraizko espetxean daude. Beste batzuk Basaurin, eta Martutenen ere badira.

Horrenbestez, Euskal Herriko espetxeetan dauzkate oraingoz. Iturri horiek ez dute argitu sakabanaketa aplikatku dieten eta Euskal Herritik urrunduko dituzten.

Ertzaintzakatzo eguerdian Bilboko Esperanza pilotalekuan atxilotutako 18 gazteak, hau da, Haika-Segi auziko zigorragatik oraindik bilatze eta atxilotze agindupean zeuden 19 lagunetatik 18.

Urtarrilaren 19an eman zuen Espainiako Auzitegi Gorenak gazte horien kontrako epaia: Auzitegi Nazionalak emandakoa gogortu egin zuen, eta Jarrai, Haika eta Segi “legez kanpoko erakundeak” barik “erakunde terroristak” zirela ebatzi. Ondorioz, 6 urtera igo zien epaitutako 23 gazteri Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra.

Urtarrilaren 19 eta 20an gazte horietatik hiru atxilotu zituzten ertzainek, baina gainerakoak atzo arte ez zituen atzeman; bilatze eta atxilotze agindupean jarraitzen zuten. Ibon Meñika eta Olatz Dañobeitia zigortuetako bik epaiaren balorazioa jasotzen zuen bideo bat zabaldu zuten joan den astean.

Atzo, “gazteri independentistaren aldeko” ekitaldi bat zegoen iragarrita Bilbon. Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatuegin zuen, baina, hala ere, ehunka lagun batu ziren Bilboko Alde Zaharrean, San Nikolas elizaren eta Esperanza pilotalekuaren inguruetan. Hain justu, ekitaldi horretan, Esperanza pilotalekukan, agertu ziren zigortutako gazteetatik 18, guztiak batera. Meñikak hitz egin zuen guztien izenean, eta konponbidearen aldeko hitzak eta gazteriari animoak ematekoak izan zituen.

Laster agertu zen Ertzaintza, eta pilotaleku barruan zein kanpoan bildutako ehunka lagunek babestu zituzten zigortutako gazteak. Batasuneko buruzagi ezagunek –esaterako, Arnaldo Otegi, Jone Goirizelaia eta Rufi Etxeberriak- parte hartu zuten ekitaldi horretan, eta gazteen babes hesian.

Nolanahi ere, ez zuten erresistentziarik jarri, eta Ertzaintzak guztiak atxilotu zituen banaka-banaka. Independentziaren aldeko aldarrikapenekin, Eusko Gudariak kantatuz, eta besarkada artean agurtu zituzten han bildutako lagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.