Langraiz kartzelako 560 preso Araba espetxera ari dira eramaten gaur goizean zehar. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila ehunen bat ertzain ari da erabiltzen zeregin horretarako, eta furgonetetan daramatzate presoak. Kilometro gutxiko aldea dago bi eraikinen artean.
Orain dela aste batzuk hogei bat preso eraman zituzten Araba presodengira, sukalde lanetan-eta ibiltzen direnak.
Irailaren 21ean inauguratu zuten Araba kartzela. Dena dela, Langraizkoak espetxe erabilera izango du datozen urteetan ere, erregimen irekian dauden presoentzako zentro moduan.
Kartzela berriaren datuak
• Aurrekontua: 116 milioi euro.
• Lursailaren azalera: 438.571 m2.
• Eraikitako azalera: 84.610 m2
• Eraikitako eremua: 36.562 m2
• Solairu kopurua: 4.
• Ziegak: 720 (72 ziegako 8 modulu, 36 ziegako 4 modulu).
• Ziega osagarria: 152.
• Presoen mugimenduentzat: 56 ziega.
• Erregimen itxia: 32 ziega.
• Erizaindegia: 64 ohe.