Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, bere ziega kideak aurkitu zuen J.D.G.G. presoa, 20:45ean. Ziegako laguna momentu batzuk lehenago atera zen ziegatik, eta bueltan joan zenean aurkitu zuen. Iturri horien arabera, gorpua askatu zuen lehenik, eta gero funtzionarioei abisu eman zien. Medikuak presoa suspertzen saiatu ziren, baina alferrik izan zen.
Heriotza nola gertatu zen jakiteko ikerketa ireki dute espetxean.
Presoak
Langraizko erizaindegian preso bat hilda aurkitu dute
Espainiako Barne Ministeriotik jakinarazi dutenez, bere bainu-batako gerrikoarekin urkatuta zegoen Langraizeko (Araba) espetxeko erizaindegian hilda aurkitu zuten presoa. Bart aurkitu dute, iturri horien arabera, literatik zintzilik. J.D.G.G . 2001eko irailean sartu zuten preso Basauriko espetxean, eta 2003ko maiatzean eraman zuten Langraizera. Bortxaketarekin lapurreta egitea, erasotzea eta tratu txarrak ematea leporatuta zigorra betetzen ari zen. 2006ko abuztuan aterako zen espetxetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu