Langraizko kartzelako (Araba) Segurtasun zuzendariorde ohiari bi urteko espetxe zigorra ezarri diote, eta hamabi urtez funtzionario lana egiteko erabateko debekua, 2003 eta 2005 artean preso zeuden bi emakumeri sexu jazarpenak egiteagatik. Espainiako Auzitegi Gorenak sexu jazarpenak jaso zituen emakumeetako baten helegitea aintzat hartu, eta zigorra handitu dio Manuel Moreno funtzionario ohiari. Arabako Auzitegiak sexu jazarpen bakarra eman zuen frogatutzat, epaitu ziren beste hiru salaketak egiazkoak izateko zantzuak zituztela onartu arren.
Bi atxilotu Bilbon
Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu abenduaren batean emakume baten aurka egindako sexu erasoaren egileak izatea leporatuta.
Langraizko segurtasun zuzendariordeari, bi urte
Espainiako Auzitegi Gorenak sexu jazarpena jaso zuen preso baten helegitea onartu, eta zigorra handitu dio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu