politika

Langraizko zortzi presok egin dituzten adierazpenak interesgarriak direla dio Mendiak

ETArengandik armak behin betiko uztea bakarrik espero duela esan du Eusko Jaurlaritzako bozeramaleak.

2010eko abenduaren 21a
17:34
Entzun
Langraizko zortzi presok egin dituzten adierazpenak "oso interesgarri eta argigarriak" izan direla dio Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. "ETAko kide ohiek indarkeriaren amaiera hain beharrezkoa dela esatea" positiboa dela adierazi du.

ETArengandik espero duen gauza bakarra indarkeria behin betiko utziko duela esatea da, Mendiak dioenez. ETAk adierazpenik egingo duen edo ez esaterik ez du nahi izan, "gai horrekin hiru edo lau hilabete" daramatzatela argudiatuta.

Hauteskundeetan EA eta ezker abertzalea bat eginda aurkezteko aukeraren aurrean, azkenengo hitza epaitegiek daukatela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.