Lehengo ostiralean Langraiz Arabako espetxetik ihes egin zuen preso bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Baimendutako irteera bat baliatu zuen presoak ihes egiteko, iturri haren arabera.
29 urteko gizonezkoa da presoa, eta Langraizen sartu dute atzera.