Lanuzte deialdiari eutsi diote metroko langileek
BILBO. Datorren osteguneko lan etenaldirako deialdiari eutsi diote Bilboko Metroko sindikatuek, langile batzordeak eta zuzendaritzak ez baitzuten akordiorik lortu atzoko bileran. Astelehenean berriz batzartuko dira, baina sindikatuek iragarri dute adostasunik egon ezean ostegunero egingo dutela lanuztea. Hilaren 5ean egingo dute etena, 09:45etik 12:45era bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu