Radio Euskadiko langileek bat egin dute enpresa komiteak proposaturiko lanuztearekin eta greba deialdiarekin. Hala, datorren aste osoan bi orduko lanuzteak egingo dituzte, eta ekainaren 12an, egun osoko greba. Administrazio kontseiluak 30 lanpostu «suntsitzeko» erabakia hartu zuen apirilaren 29an, eta horren kontra azaldu dira.
112 langiletik %76,78k eman dute botoa, eta horietatik %77,9k egin dute bat lanuztearekin eta greba deialdiarekin.