Euskadi Irratiko, Radio Vitoriako eta Radio Euskadiko langileek bi orduko lanuzteak egingo dituzte gaur, langile batzordeak deituta, EITBko zuzendaritzari galdegiteko itzultzeko 2010etik aurrera soldatatik kendu zaien %5 hura. 08:00etatik 10:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egingo dituzte lanuzteak, baita EITBNETeko langileek ere. EITB erakundean, 10:00etatik 12:00etara egingo dute lanuztea. Gogorarazi dute uztailaren 31n Auzitegi Konstituzionalak nulutzat jo zuela EAEko sozietate publikoetako langileei 201etik aurrera ezarri zitzaien %5eko soldata jaitsiera. Elkarretaratzeak ere egingo dituzte langileek: Donostian, Gipuzkoako Batzar Orokorretan, 09:00etan —atarian, berriro, 19:00etan—; Bilbon, EITBko egoitzaren aurrean, 08:30ean, eta 09:00etan, Jaurlaritzako egoitza aurrean; eta Gasteizen, Ama Zuriaren plazan, 09:00etan.
Hedabideak
Lanuzteak, gaur, Eusko Irratian eta ETBNET-en
Langileei 2010etik kendu dieten soldataren %5 hura itzultzeko eskatu diote EITBko zuzendaritzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu