Lanuzteak iragarri dituzte Bilboko Metroan hilaren 21etik 25erako

Erredakzioa
Bilbo
2010eko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Lanuzteak iragarri ditu Bilboko Metroko langile batzordeak hilaren 21, 22, 23, 24 eta 25erako. Gabon gaueko zerbitzua «inposatu» nahi dietela eta, kexu dira beharginak, eta horregatik erabaki dute lanuzteak egitea. Hilaren 21ean goizean eta arratsaldean egingo dituzte lanuzteak, bi ordukoak. Aparteko kezka eragin du beharginen erabaki horrek, San Tomas egunean jende askok jotzen baitu metrora. Hilaren 22, 23 eta 24an lanuzteak goiz eta arratsaldez egingo dituzte, ordubetekoak. Lanuzte horien alde egin dute ELA, LAB, CIM eta ESK sindikatuek; CCOO eta UGT, ordea, kontra azaldu dira. Hilaren 25erako deialdian, nolanahi ere, sindikatu denek egin dute bat; gauerditik goizeko 10:15erako lanuztera deitu dute, lan egiteko ezarri dieten «inposizioa» salatzeko. Bilboko Metroak gogor kritikatu du beharginen jarrera. Lanuzte deialdiak Bizkaiko gizarteari egindako «iraina» direla salatu du. Bizkaiko Batzar Nagusiek egindako eskaria denez, Gabon gaueko zerbitzua derrigorrean eskaini behar dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.