Mankomunitateko udalerrietako ordezkariek erabaki dute Lapatxek bailaratik kanpoko udalerrientzat irekita jarraituko duela. Azpeitia, Azkoitia, Errezil, Zestoa, Aizarnazabal eta Bidania-Goiazko ordezkariek aldeko botoa eman dute; Beizamakoa abstenitu egin da.
Azaroaren 3an Mankomunitateko Batzordeak "aho batez" erabaki zuen 2016ko otsailaren 3tik aurrera Gipuzkoako gainerako herrietako zaborra jasotzeari uko egitea, "mankomunitateko teknikarien txostenek ziotelako horrela jarraituz gero mankomunitateko udalerriek ezingo zutela euren zaborra bertan isuri". Baina GHK-k "erabaki hori bertan behera uzteko" eskatu zion Urola Erdiko Mankomunitateari.