Lapatxen hilda agertutako gizonezkoa identifikatu dute
AZPEITIA. Azpeitiko Lapatx zabortegian (Gipuzkoa) herenegun aurkitu zuten gorpua identifikatu dute. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, etxerik gabeko 31 urteko gizonezko batena da hilotza. Zabortegiko langileek asteazken arratsaldean aurkitu zuten gorpua, 14:30 aldera. Herrizaingo Sailak adierazi du gizonezkoa nola hil zen eta gorpua Lapatxera nola iritsi zen aztertzen ari direla orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu