Lapuebla de Labarca inguruan Ebro ibaira erori den 72 urteko gizonezko baten bila dabiltza urpekariak eta Ertzaintza. Gizonaren senide batek eman zuen abisua atzo iluntzean, eta atzo bertan hasi ziren haren bila.
Ebro ibaia nahikoa hazita doa, azken egunetako euriteen ondorioz.