Alain Iriart Hego Lapurdiko presidenteak Euskadi Irratiari jakinarazi dionez, Frantziak AHT egiteko zundaketak bi urtez etengo ditu, 2013. urteko inkesta publikoa egin bitartean. Iriart eta Lapurdiko hainbat hautetsi Parisen izan dira gaur Garraio ministroarekin, eta AHTarekiko erabaki garrantzitsuen berri eman dizkie horrek.
Zundaketak eteteaz gain, Frantziako Gobernuak desjabetzeak murriztea ere erabaki du, eta zabalean 1.500 metro desjabetzetik 500 metro desjabetzera igaroko da. Hektarea horiek udalerrie eta lur jabeei itzuliko zaizkiela ere jakinarazi die Garraio ministroak. Oso pozik itzuli dira Lapurdik hautetsiak Paristik.
Trafikoaren Behatokia
Frantziako Gobernuak, gainera, Trafikoaren Behatokia sortuko duela zin egin die, eta erakunde guztiek parte hartuko dutela. Trafikoaren Behatokiarenk tren sarearen benetako beharraren jarraipena egitea izango du helburu eta prozesuan erabakitzeko gaitasuna izango duela ere esan die Garraio Ministroak.