Iruñea eta Baionaren arteko senidetze eguna izan zen atzokoa Lapurdiko hiriburuko jaietan.
San Andres plazaren eta udaletxearen arteko urteroko agintarien desfilearen arrazoiz, egitarau alternatiboak elkarretaratzea deitu zuen 'UPN torturatzaile' lelopean; izan ere, Iruñeko Udaleko ordezkari gisa Ana Elizalde alkateordea etorri zen. Poliziarekin istiluak izan ziren, eta bi gazte lapurtar atxilotu zituzten. Bat aske utzi dute arratsalderako.
Lekukoen arabera, elkarretaratzean 40 agun inguru bildu ziren, baina zibilez jantzitako polizia batzuekin iskanbila hasi zen eta "kolpe artean, eskuak lotuta zituztela" eraman zituzten bi gazteak. Atxilotuetako bat baldintzapeko askatasunean egoeran dago, lehenago ere hamar hilabetez preso egon zelako; bestea, adin txikikoa da.
Gertakari hauen ostean manifestazio inprobisatua egin zen komisaldegiaren pareraino, 'atxilotuak askatu, errepresioa ez da bidea' lelopean.
Gaurko arratsalderako ere elkarretaratzea deitu dute komisaldegiaren aurrean, 18:00etan.