Julen Madariagak, Anjel Iturbe Abasolok, Eloi Uriartek, Jose Antonio Cauk, Jose Ramon Badiolak eta Cristina Larrañagak inkomunikatuta jarraitzen dute Parisen, astertean atxilotu zituen Frantziako Poliziaren esku. Hala ere, albiste agentziek polizia iturrietan oinarrituta zabaldu dutenez, bihar deklaratuko dute seiek epailearen aurrean, zehazki, Laurence Le Vert eta Thierry Fragnoliren aurrean.
Askatasuna erakundeak kezka agertu du gertagarria zelako atxilotuak sei egunez inkomunikatuta edukitzea. Izan ere, maiatzean Frantzian indarrean jarri zuten "legedi antiterroristak" hartarako aukera ematen zuen. Azkenean, ordea, Askatasunaren kezka hori ez dela beteko eta bihar deklaratuko dutela ematen du.
Asteartean sarekada handia egin zuten Frantziako eta Espainiako poliziek elkarrekin. Lapurdin sei lagun atxilotu zituzten —aipatutako seiak eta atzo aske geratutako Izasakun Gantxegi—. Gipuzkoan eta Alacanten (Herrialde Katalanak), berriz, bost. "ETAren finantzaketa sarearekin2, iraultza zergaren kobraketarekin zerikusia izatea egozten diete.
Polizia Operazioa
Lapurdin atxilotutakoek bihar deklaratuko dute epailearen aurrean
Astearteko operazioan Lapurdin atxilotutako zazpi lagunetatik seik —zazpigarrena aske utzi zuten atzo— inkomunikatuta jarraitzen dute, eta bihar deklaratuko dute epailearen aurrean. Zehazki, Laurence Le Vert eta Thierry Fragnoli epaileek hartuko diete deklarazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu