17. Korrika

Lapurdin da Korrika, eta gauean Baionara helduko da

Milagarren kilometroa egingo dute Baionan. Besteak beste, Miarritzeko eta Baionako errugbi jokalariek eramango dute lekukoa. Ibai Maruri BERRIAko kazetaria zuzeneko kontakizuna ari da egiten Berriketan.info sare sozialean.

2011ko apirilaren 11
17:16
Entzun

Araba eta Nafarroa zeharkatu ondoren, gaur 17:10etan heldu da Korrika Lapurdira, eta une hauetan Sara inguruan da (17:15). Saratarren ostean senperetarren txanda izango da, eta euskalgintzak eta prentsak egingo dituzte 964. eta 965. kilometroak. Arbonatik igarota, Miarritzera iritsiko da Korrika 17 arratseko zazpi eta erdiak pasatxoan, eta bertan egingo dute kilometroa sindikatuek (976). Beti bezala, Miarritzen izango ditu zain Korrikak Miarritze errugbi taldeko jokalariak, beren maskota indiarra buru dutela.

Angelun alderdi politikoek eramango dute 988. kilometroko lekukoa eta Komertzio Ganbarak eta abokatuek 995. kilometroan. Hamarrak inguruan iritsiko da Korrika 17 Baionara eta bertan izango ditu zain Baiona errugbi taldekoak, Pilotazaleen elkartea, ostatuak, dendak eta Baionako Gau Eskola hiri barruko ibilbideari hasiera emateko. Baiona festibalaren eta Hizkuntzen festaren antolatzaileek hartuko dute lekukoa elkarrekin 1003 kilometroa egiteko, Euskararen Erakunde Publikoak 1005.a egingo du, eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluak lehen aldiz eramanen du Korrikaren lekukoa, hain zuzen ere, 1006. kilometroan.

Baiona festa giroan utzita, astearte goizaldean, Hazparnen korrituko dute Euskal Herria Zuzenean festibaleko antolatzaileek (1.027.a). Goizaldeko bostak jota helduko da Korrika Donapaleura, handik Maulerantz bideratzeko.

Bihar gauera arte Ipar Euskal Herrian eramango dute lekukoa. 

Ibai Maruri BERRIAko kazetaria zuzeneko kontakizuna ari da egiten Berriketan.info sare sozialean.

[YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=FEvj_mOP1lg[/YouTube]

17. Korrika Baztanera iritsi da gaur goizaldean. Atzo gauean Otsagin (Nafarroa) izan zen, eta jende pilo batek jaso zituen korrikalariak "Otsagin ere, euskararen alde" oihu artean. Gaur 09:30ak inguruan Jaurrietatik igaro da, eta eguerdian Elizondo zeharkatu du. Ehun pertsona inguru bildu dira, tartean Baztan ikastolako haurak. Elizondo utzi eta Iruritarantz joan dira gero korrikalariak. Lehen egunetako eguraldi bikainaren ostean, gaur lainotuta dago zerua eta korrikalariak euri txiki artean ari dira euskararen aldeko lasterketan korrika. Oronozen txirrindulari batek bertsoa bota du.

Ibilbidea, gaur:

Lesaka 15:24:25

Bera 16:03:40

Sara 17:20:22

Senpere 18:12:22

Arbona 19:17:22

Miarritze 20:22:22

Angelu 21:01:22

BAIONA 22:19:22

Hiriburu 23:17:52

Ibilbidea, bihar:

Beskoitze 00:35:52

Hazparne 01:47:22

Donapaleu 05:15:22

MAULE 08:04:22

DONIBANE GARAZI 12:30:52

Itsasu 16:24:52

Kanbo 16:44:22

Uztaritze 17:29:52

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.