Lapurreta ahalegin batekin lotu dute Mallabiko hilketa
MALLABIA. Ertzaintza oraindik ikertzen ari da zer-nola hil zuten gizon bat herenegun arratsaldean Mallabian (Bizkaia). Hipotesirik ez dute baztertu, baina Poliziak esku artean darabilen aukera da gizonari lapurreta egiten saiatu zirela eta hil egin zutela. 68 urteko gizon bat da zendutakoa. Etxe inguruan aurkitu zuten hilotz, bere autoaren ondoan. Bakarrik bizi zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu