Bi lagunek lapurreta egin dute gaur Galdakaoko (Bizkaia) banketxe batean eta, gainera, horko bi bezerori mila euro ere ostu dizkiete. Pistolekin sartu dira bi lagun haiek -gizonezkoak-, eta minutu batzuk besterik ez dituzte behar izan ekintza burutzeko. Banketxeko arduradunek esan dute ez dutela diru askorik eraman. Goizeko hamaika eta erdiak aldera izan da lapurreta.
Burua estali gabe sartu dira banketxera. Segurtasun kamerek graba ez zitzaten, barnera sartzean makurtu egin dira.
Ekintzaren ostean, auto batean sartu eta herritik aldegin dute, A-8tik, ikerketako iturriek diotenez.
Lapurreta egin dute Galdakaoko banketxe batean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu