Lapurtutako umeen auziak argitzeko eskatu dute
BILBO. SOS Haur Lapurtuak elkarteko kideek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon. Bertan,salatu zuten epaile batek artxibatu egin duela alaba lapurtu ziotelakoan emakumezko batek jarritako salaketa. Epailearen arabera, ez dago haur hura lapurtu zutela esateko frogarik. Andrea elkarretaratzean izan zen. Minduta mintzatu zen hedabideen aurrean: «Aski froga dut lapurtu zidatela esateko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu