asteburu laranja

Laranja koloreko jarduerak, 28 gazteen epaiketa salatzeko

Askotariko ekintzak antolatu dituzte astebururako Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan.

Iruñean ere bat egin dute asteburu laranjarekin. IDOIA ZABALETA, ARP
2014ko irailaren 13a
14:02
Entzun

Kaleak "laranjaz margotzera" deitu zituzten herritarrak, eta hala gertatzen ari da Euskal Herriko hainbat txokotan. Epaiketa politikoen aurka eta eskubide zibil eta politikoen alde prestatu dute asteburu laranja. Irailaren 22tik aurrera beste 28 gazte epaituko ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, Segiko kide izatea egotzita.

Asteburu laranjarekin bat egin duten herrien artean daude Astigarraga, Bergara, Atarrabia, Sestao, Portugalete... Ostiralean hasitako egitarauak jarraipena du. Iruñean, esaterako, Libre hitza zeraman mural bat osatu zuten atzo herritarrek, eta herri kirolak izan zituzten jarraian.

Gasteizko Harresiak haurrentzako jolasak antolatu zituen arratsalderako Andre Mari Zurian; Donostian, berriz, manifestazioa egin dute gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.