BIHAR BERRIA-N

Larraitz Ugarte: "Jendeak ulertu behar du azpiegitura handiak egiteak izugarrizko ondorioak dituela"

Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatuari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia87199.jpg
2013ko abenduaren 26a
16:41
Entzun

Larraitz Ugarte Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatuak (Oñati, Gipuzkoa, 1976) aldundiak errepideen finantzaketarako eginiko proposamena defendatu du, eta nabarmendu "kontsentsurako" proposamen bat egiten saiatu zirela, aurreko legealdian adostutako puntuetan. "Ez dute gurekin ados jarri nahi, porrota irudikatu nahi dutelako", kritikatu du.

Gainerako lurraldeetako diputazioak haserretu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamenak, baina Bilduren eredua defendatu du Ugartek: "Azpiegiturak eraiki ondoren geratzen den lasta, hormigoiaren lasta, erakutsi dugu. Jendeak ulertu behar du azpiegitura handiak egiteak izugarrizko ondorioak dituela, zinta bat ebakitzeaz harago".

Ugarteren ustez, Gipuzkoan "errepide asko" egin dira, "oso denbora gutxian, eta kostu izugarri altuarekin". BERRIAk bihar argitaratuko du Ugarteri eginiko elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.