Rafa Larreina EAren Antolakuntza idazkariak esan du ez dagoela desadostasunik Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien artean herri kontsultaz (EAJk, EAk eta EBk osatzen dute), "eta indarkeria egon izana aitzakia da, batzuek euskal gizarteak hitz egin dezan beldurra dutelako".
Gai horri buruz "hipokrisi handia" dagoela uste du Larreinak, "kontsulta gauzatzeko arazoa ez delako indarkeria dagoen edo ez, baizik eta erreferenduma egitea nahi den edo ez". Beraiek "kontsulta egiteko lan" egingo dutela adierazi du EAren kideak, "eta, beraz, indarkeriarik ez egoteko lan".
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak bezala, Larreinak ez du argitu zer galdetuko litzatekeen kontsultan; hori alderdi politikoen artean hitzartuko dutela esatera mugatu da. "Gainera, garrantzitsuena kontzeptua bera da: euskal gizarteak erabakitzeko eskubidea", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
'Transbertsalitatea' hitzari buruz (kasu, Josu Jon Imaz EAJren EBBren presidenteak erabilia uda honetan), Larreinak uste horren atzean "askotan ahulezi ideologikoa" dagoela, "herriaren eskaerak jaisteko, agian nahi gabe".
Politika
Larreina: "Kontsulta egiteko lan egingo dugu; beraz, indarkeriarik ez egoteko"
EAren Antolakuntza idazkariak dio galdeketaz desadostasunik ez dagoela Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdien artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu