Aberri Eguna

Larresorora eta Iruñera deitu dute Sortuk, EAk, ABk, Aralarrek eta Alternatibak

Aberri Eguneko ekitaldiak aurkeztu dituzte bost alderdiek, 'Euskal Herrian erabaki. Zazpiak bat' lelopean. Apirilaren 19an Larresoron egingo dute, eta 20an Iruñean.

Sortu, EA, Aralar, Abertzaleen Batasuna eta Alternatibako ordezkariak, gaur. G. R., ARP
Hodei Iruretagoiena
2014ko apirilaren 8a
07:43
Entzun

Erabakitzeko eskubidea eta lurraldetasuna jarri dituzte aurtengo Aberri Egunerako ardatz gisa Sortuk, EAk, Aralarrek, ABk eta Alternatibak, Euskal Herriko nahiz nazioarteko “testuinguru esanguratsua” gogora ekarrita. Irungo Ficoban aurkeztu dute beren gogoeta, ekitaldietarako deia eginez: apirilaren 19an Larresoron, 17:00etan, Herriko Salan; eta apirilaren 20an, Iruñean. Gatazkaren ondorioak konpontzeko hasitako bidea aintzat hartuta, “benetako zoru demokratikoa” aldarrikatu dute, prozesua bermatzeko.

Espainia eta Frantziaren estrategia “esperantza higatzea” dela salatu dute, Ipar Euskal Herriko, Nafarroa Garaiko nahiz EAEko egoerak aipatuz. “Baina lurraldetasunaren beharra ezin dute ezkutatu”, esan du Peio Urizarrek, guztien izenean. “Ezin da etorkizuna eraiki eredu zaharkituen gainean eta gizartearen gehiengoaren kontra”.

Bide horretan, ezkerreko proiektuaren beharra ere nabarmendu dute: “Ezker subiranista gara, ezker eraldatzailea, eta ikuspuntu horretatik jardun nahi dugu munduan, herri gisa. Askapen nazionalaren borrokak askapen sozialaren borrokaren eskutik joan behar baitu”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.