Harokareneri hamahiru hilabeteko zigorra betetzea geratzen zaio. Castillori, berriz, 11. 2006an atxilotu zituzten, eta, espetxeratuak izan ostean, aske utzi zituzten gero.Irungo Hitza-k jakinarazi du hamar urte ondoren jaso dutela behin betiko espetxeratzeko agindua.
Hondarribian eta Irunen Txanpi eta Emilio Aske plataforma sortu dute biei babesa emateko. Irundarrak dira biak, baina Castillo Hondarribian bizi da orain. Hilaren 30ean manifestatzera deitu dute, Irunen, 19:00etan, Zabaltza plazatik. “Oso larri deritzogu gure herritar hauek kartzelara joan behar izateari, hainbeste denbora pasatu ondoren eta, batez ere, Euskal Herriko egoera politikoa hainbeste aldatu eta gero”. Nabarmendu dutenez, Castillok egun 75 urte ditu, eta larri gaixo dago.
Plataformak adierazi du “konponbiderako” garaia dela, “ez gatazka elikatzekoa". Gaineratu dute epaiketa politikoak eta salbuespen neurriak amaitzeko tenorea dela, "eta ez arrazoi politikoengatik inor gehiago kartzelatzekoa”. Hortaz, “izugarrizko astakeria eta bidegabekeria” dela iruditzen zaie Gorenaren agindua: "Asko gara egoera hau ulertzen ez dugunak eta onartu ezin dugunak”. Hortaz, herritarrei horren kontra “urratsa” egiteko eskatu diete “Espainiako eta Frantziako estatuetatik datozkigun astakeria hauek bukatzeko. Denon artean lortuko dugu”.