Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Bilborako bidean zihoan autoa, eta Iurretako ordaintokian harrapatu du langilea. Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu den.
Bertan artatu dute langilea, eta oso larri dago. A-8ko errepideko bi lerro itxita daude Bilboko noranzkoan, eta bakarretik doa zirkulazioa.