Gutxienez sei lagun zauritu ditu gaur zezen batek Tafallako (Nafarroa) entzierroan. Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, sei lagun artatu dituzte kolpeen ondorioz. Horietako bat larri eraman dute ospitalera, garezurreko hausturarekin. Antza, zezenak hesiaren aurka bota du gizona, eta kolpe handia hartu du buruan.
Entzierroa hasi bezain laster, atzean geratu da zezen bat, eta egoera horrek arriskua areagotu du. Hamabi minutuz iraun du entzierroak. Dirudienez, zezen hori zaurituta zegoen entzierroa hasterako, gauean adarkatu egin baitu beste zezen batek, Eskolapioetako ukuiluan.
Zauritu guztiak kolpeen eraginez zauritu dituzte; ez da adarkadarik izan.