Ekialdeko Timor

Larrialdi neurriak aho batez onartu dituzte Parlamentuan, iskanbilekin amaitzeko

Xanana Gusmao Timorreko presidenteak Parlamentuan aurkeztutako larrialdi neurriak aho batez onartu dituzte. Hogeita hamar egun iraungo du salbuespen egoerak, eta luza daiteke tarte horretan egoerak bere onera egiten ez badu. Poliziak baimena du edozein pertsona atxilotzeko eta begiratzeko, ordena publikoaren kontra egiteko susmoa hartuz gero.

2006ko ekainaren 5a
17:17
Entzun
Armadatik 600 militar kaleratzeak sortu duen krisia ez da baretu. Horregatik Xanana Gusnao presidenteak eskatutakoa aho batez onartu du Parlamentuak. Gutxienez 30 egunetan salbuespen egoera izango da Timorreko kaleetan.

Krisiak 30 hildako eta 70.000 errefuxiatu eragin ditu, eta 25.000 pertsonak bertatik alde egin dute. Oraindik ere iskanbilak dira nagusi kaleetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.