Tentsio altuko kable bat jo eta eten ondoren, larrialdiko lurrartzea egin behar izan du helikoptero batek Bilboko Zorrotzaurre auzoan. Hala ere, maniobra ondo egin ahal izan du, eta ez da inor zauritu.
Basurtu auzoan, Bilboko Aterpetxearen ondoan, jo du tentsio altuko kablea, 14:45 inguruan, eta FEVEren trenbide gainera erori da. Ondorioz, tren zerbitzua etenda egon da 16:50 arte.
Bilboko irudiak grabatzen ari ziren helikopterotik. Panticosatik (Huesca, Espainia) abiatu da.
Larrialdiko lurrartzea egin behar izan du helikoptero batek Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu