Atxiloketak

Larrinaga eta Etxeberria Espainiaren esku uzteko agindu du Paueko Auzitegiak

Urtarrilaren 9an Azkainen (Lapurdi) atxilotu zituzten, ETAko kideak izatea egotzita. Arma bat atzeman zieten arren, ez auzipetzea erabaki zuen Frantziak, hartara Espainiaren esku lehenago uzteko.

2007ko urtarrilaren 30a
13:14
Entzun
Paueko Auzitegiak hartu du Asier Larrinaga eta Garikoitz Etxeberriaren kontrako euroaginduaren inguruko erabakai: gazte biak Espainiako Justiziaren esku uzteko agindu du prokuradorearen eskaerarekin bat eginez.

Larrinaga eta Etxeberria urtarrilaren 9an atxilotu zituzten Azkainen Frantziako poliziek. ETAko kide izatea eta egun batzuk lehenago Zornotzan eta Atxondon (Bizkaia) aurkitu zituzten zuloekin zerikusia izatea leporatu zieten.

Atxilotu zituztenean pistola bat zermaateal jakinarazi zuen Poliziak, baina, hala ere, ez auzipetzea erabaki zuen Frantziako Justiziak, hala Espainiaren esku lasterrago uzteko aukera izateko.

Yolanda Molina abokatuak bi gazteen kontrako auzian hainbat irregulartasun izan direla salatu du, besteak beste, atxilotu eta gero eman zituela Espainiako Auzitegi Nazionalak bi gazteen kontrako euroaginduak. Erabakiaren kontra helegitea aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.